Pedronea Landetxeak 12+2 plaza ditu. Etxeko gela guztiak oso zabalak eta erosoak dira. Etxea bi solairutan banatuta dago. 6 logela bikoitz, 4 bainugela (horietako bat jacuzziarekin), sukaldea, 2 areto, balkoia, terraza eta 2 lorategi ditu.

Ekipamendu orokorra eta erabilgarri dauden zerbitzuak: berogailua, egur-saskia, internet (Wi-Fi), sehaskak, oheko arropa eta eskuoihalak, ile-lehorgailua, garbigailua, plantxa, liburuxka turistikoak, bizikletak.

AparcamientoCalefacciónLeña para la chimeneaInternet (Wi-fi)CunaRopa de camaToallasSecador de peloLavadoraPlanchaInformación turísticaBicis disponibles
BEHEKO SOLAIRUA
Beheko solairuan bi logela bikoitz (2 ohe), 2 bainugela (horietako bat jacuzzi-arekin, suite-gelan), guztiz hornitutako sukalde handi bat (tresneria, hozkailua, mikrouhin-labea, labea, kafe-makina, txigorgailua), despentsa bat, egongela-jangela handi bat tximinia, telebista eta CD-DVD erreproduzigailuarekin. Gainera, egongelatik atzeko lorategira atera ahal da.

ChimeneaSalónComedorTelevisiónReproductor CD-DVDCocinaMenaje de cocinaFrigorificoTostadoraMicroondasCafeteraBañoBaño con jacuzzi3 Dormitorios
LEHENENGO SOLAIRUA
Lehenengo solairua txapitula-formakoa da, eta logela bat dauka, ohe bikoitzarekin, 2 logela bikoitz (2 oherekin), 2 bainugela eta terraza bat, non jolastoki bat prestatu dugun ping-pong batekin. Lehenengo solairuko protagonista egongela handi bat da, tximinia, irakurtzeko txokoa eta erlaxatzeko gune bat dituena, sofa erosoekin eta balkoi zabal batera eskeintzen diren leihate handi batzuekin, bertatik ikuspegi ikusgarriez gozatzeko.

Gainera, irakurzaleak garenez, gure liburuak eskaintzen dizkizugu, zure egonaldian irakurri ahal izan ditzazun.

ChimeneaSalónBiblioteca2 Baños3 DormitoriosMobiliario exteriorMesa de ping-pongVistas desde la terraza-balcón
KANPOALDEA
Etxearen aurrealdean belardi zabal bat duen lorategi bat dago, eta etxearen atzeko aldean, beste lorategi handiago bat, bi maila eta ikuspegi paregabeak dituena. Lorategi honek hainbat zuhaitz ditu, etzaulkiak eta barbakoarekin. Gainera, egurrezko etxola bat dago, "Etxe Txiki" izenekoa, haurren gozagarri.

JardínMobiliario exteriorCaseta de maderaBarbacoaVistas desde la terraza